Haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu Oria merkatari elkarteak

Ataria 2021eko abenduaren 21a

Azken urteetan bezala, Villabonako eta Zizurkilgo merkatariak biltzen dituen Oria merkatarien elkarteak Eguberrietako egitarau berezia antolatu du, abenduaren 27tik 30era.

Oria merkatari elkarteak antolatuta, Eguberrietako hainbat ekintza egingo dituzte Villabonan. Gurea zinema aretoko erakusketa gelan, Gurea antzokian eta kultur etxean egongo dira goiz eta arratsaldez.

Ekintza hauek 4 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoak direla jakinarazi dute antolatzaileek eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen dute. Jolasak, zirku tailerrak eta ipuin kontalariak izango dira, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!