Lehen azoka ekologikoa egin dute Villabonan

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 31

Udaleko Ingurumen sailak, Biolur elkarteak, Ekolurra-ENEEK eta Tolomendik elkarlanean antolatu dute lehen aldiz azoka ekologikoa Errebote plazan.

Jendetza izan da goizean Villabonako Errebote plazan antolatu den lehen azoka ekologikoan. Bertan, erosleek aurkitu dituzten produktu guztiak modu ekologikoan ekoiztuak izan dira, eta beraz, bertaratu direnek natura errespetatuz eta inolako kalterik eragin gabeko produktuak erosteko aukera izan dute. Hain zuzen, produktuak modu ekologiakoan ekoizten dituzten 16 postu edo ekoizle izan dira guztira: Ogia, gozoak, gazta, arropa, eztia, barazkiak, kontserbak, eta fruta, besteak beste.

Postuekin batera, 10:00etatik 12:o0etara gazteentzat kalabazak apaintzeko tailerra egin dute udaletxe azpian, eta 12:00etan Javi Ribero sukaldariak show cooking saioa eskaini du Berdura plazan.

Ataria irratia ere goiz guztian zehar bertan izan da zuzeneko kontakizuna egiten, azoka hasi den unetik bukatu den arte. Nagore Arin eta Asier Imaz kazetariek gidatu dute saio berezia, eta hainbat gonbidatu izan dituzte goizean zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!