Eneko Gurrutxaga izan da azkarrena

Ataria 2021eko urriaren 23a

Euskal Herriko Zirkuiturako puntuagarria den Amasako Mendi Duatloia egin dute, eta Amasa bertako Eneko Gurrutxaga izan da azkarrena.

Azken urteotako zirkuitu bera izan dute parte hartzaileek; lehenengo zatian 4,18 kilometro egin dituzte korrika, bigarrengo zatian mendi bizikletarekin 17,79 kilometro, eta azkenik korrika beste 2,43 kilometro egin dituzte. Amasako herrigunetik hainbatetan pasa dira parte hartzaileak, eta giro ona sortu da Amasan. Herritar batek irabazi du gainera, Eneko Gurrutxaga Ugartek. "Korrika ondo aritu naiz eta bizikleta hartu dudan momentuan oso pozik sentitu naiz, aurrekoak azkar harrapatu ditut eta nahiko hasieratik saiatu naiz tarte bat gordetzen azken korrikaldirako. Gozatu dut egia esan".

Sailkapena:

Banaka mutilak

1. Eneko Gurrutxaga Ugarte (1:16:45)

2. Paul Bereziartua Plaza (1:18:51)

3. Aitor Regillaga Beloki (1:19:29)

Banaka neskak

1. Enara Oronoz Mateo (1:39:37)

2. Ainara Uribarri Martinez (1:45:45)

3. Ainara Pequeño Uranga (1:48:52)

Txandakako lasterketa

1. Eneko eta Koldo Herrera Urroz (1:15:23)

2. Hugo Teixeira Matias eta Ibon Ruiz de Alda (1:17:57)

3. Unai Iantzi Martikorena eta Jon Martikorena Cenoz (1:18:16)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!