Zazpi GKE lagunduko dituzte diruz

Ataria 2021eko urriaren 21a

Amasa-Villabonako Udalak beren jarduera gizarte zerbitzuetan garatzen duten erakundeak lagunduko ditu.

Gizarte Zerbitzuen arloan Amasa-Villabonako udalerrian diharduten, edota beren onuradunak Amasa-Villabonako herritarrak diren elkarteak diruz lagundu nahi izan ditu udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. Beraz, deialdi honetan aurreikusitako diru laguntzak jasotzeko irizpideen balorazio teknikoa egin ostean, zazpi izango dira laguntza ekonomikoa jasoko duten GKEak:

1. GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUA: 412 euro.
Gosearen, pobreziaren eta elikagaiak alferrik galtzearen aurkako egiten du lan, ondoren, behar gehien duten pertsonen artean banatzeko.

2. ATZEGI: 1.027 euro
Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea. Pertsona horien eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan.

3. ACABE: 2.000 euro
Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten pertsonen eta hauen familiartekoei zuzendutako elkartea da.

4. ITXAROPENAREN TELEFONOA: 320 euro
Bakarrik eta egoera ahulean dauden eta laguntza terapeutiko egokirik gabe arazoei aurre egiteko gai ez diren pertsoneei arreta ematen die.

5. GAUTENA: 400 euro
Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartea.

6. IZAN FUNDAZIOA: 920 euro
Drogamenpekotasunen tratamenduen esparrua garatzen eta hobetzen lan egiten du.

7. AGIFES: 920 euro
Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!