Beertoki Fest iritsi da hirugarren ediziora

Ataria 2021eko urriaren 16a

Villabonako Berdura plazan Beertoki Fest egin dute gaur. Madeleine, Pelax eta Andoni Ollokiegiren musika izan da eta garagardo artisauaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Beertoki taldeak Beertoki Fest antolatu du gaur Villabonako Berdura plazan. Pandemiaren etenaren ondoren berreskuratu dute udazkeneko hitzordua. Herrian kultur mugimendua bultzatzea ere badago Beertoki proiektuaren atzean eta asmo horrekin antolatu dute gaurko emanaldia. 100 lagun inguruk eman dute izena gaurko ekimenean parte hartzeko.

Festa antolatzeko kalitate handiko taldeak ekartzea hobetsi du garagardo artisaua lantzen duen elkarteak. Musika entzuteaz gainera pandemia garaian Beertokik ostalariekiko elkartasunez sortu zuen garagardoa dastatu ahal izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!