Gazte bat atxilotu dute Villabonan izan diren desordena publikoetan

Ataria 2021eko uztailaren 25a

Ertzaintzak goizaldean esku hartu behar izan du herriko plaza eta kaleetan izan diren istiluengatik.

Goizaldeko bostak aldera Villabonako istiluetan parte hartu duen 20 urteko gazte bat atxilotu dutela jakinarazi du Ertzaintzak, desordena publikoak leporatuta. Aldi berean, Errebote plazan eta Kale Nagusian zeuden hainbat pertsonak objektuak bota dizkiete ertzainei, eta edukiontziak ere gurutzatu dituzte herriko hainbat lekutan. Edukiontzietako bakarren bati su ere eman diotela adierazi du, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Istiluetan bi ertzain zauritu dira, eta mediku-arreta behar izan dute.

Udalak Santio jairik ez dela izango gogorarazi eta arduraz jokatzeko deia egin zuen ostegunean. Atzoko gertakarien harira, momentuz, Udalak ez du adierazpenik egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!