Establezimenduetan euskara sustatzeko lanketa egingo dute

Ataria 2021eko ekainaren 8a

Amasa-Villabonako Udala Galtzaundi euskara taldearekin batera arituko da elkarlanean. Ekainetik aurrera teknikari bat ariko da herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan.

Aurten ere, Amasa-Villabonako Udalak Galtzaundi euskara taldearekin elkarlanean herriko establezimenduetan euskara indartzeko egitasmoa jarriko du martxan. Ekainetik aurrera, Galtzaundiko teknikari batek merkataritza eta ostalaritza establezimenduak bisitatuko ditu euskarazko eskaintza eginez eta saltokiak ekimenean parte hartzera animatuz.

 

Bisita hauetan, euskarazko eskaintzaren berri emateaz gain (kartelak, arlokako hiztegiak, errotulaziorako laguntzak…), aurtengoan, Bertatik bertara egitasmoaz, sare sozialen erabilerari buruzko ikerketaz eta QR bidezko karta digitalez ere arituko zaie.

 

Bisitak egin, ondorengo materiala banatu eta bukaerako txostena egiteko, udalak 5.000 euro ordainduko dizkio Galtzaundi euskara taldeari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!