Bi herritarrek jarri dute martxan ikerketa eta Amasa-Villabonako Udalaren babesa izango dute azterlana gauzatzeko. 14 urtetik gorako amasar eta billabonatarren artean galdetegiak banatu dituzte ikerketaren oinarri izango diren datuak eskuratzeko.
Asteartean galdeketaren emaitza emango dute ezagutzera, 18:30etik aurrera Subijana etxean.