"Zuekin gaude eta zuen ondoan izango gaituzue"

Tolosaldeko Ataria 2021ko mar. 20a, 12:44

Martxoaren 6an Aiztondon gizon batek lau emakume eraso zituen. Gutun honen bitartez, Aiztondoko Mugimendu Feministak emakume hauei elkartasun eta babes osoa helarazi nahi izan die.

"Zuekin gaude eta zuen ondoan izango gaituzue. Ez da lehen aldia izan gizon honek emakumeak eraso dituela eta zoriontzekoa da emakume hauek izaniko iniziatiba, Aiztondon sinadura bilketa burutuz.

Aiztondoko emakume ugarik helarazi genuen berarengandik jasotzen diren lizunkeriak eta ukituak eta nahikoa dela aldarrikatu genuen. Kasu honetan, beste hainbat kasutan ez bezala, argi ikusten da arazo politiko baten aurrean gaudela eta kolektiboki erantzun beharra dagoela. Emakumeoi beldurra sartzen digute egunerokoan komunikabide zein beste bide batzuetatik diskurtso matxistak bideratuz eta ahaldundu beharrean, ahultzera bideratu nahi gaituzte.

Baina ez dugu onartuko, ez Aiztondon ez inon, mezu hauek harrapa gaitzaten eta egoera honi aurre egiten jarraituko dugu. Kolektiboki antolatu eta sistema heteropatriarkalaren aurka jardungo dugu ausartak izatetik, libre izatera pasatu arte. GORA BORROKA FEMINISTA!"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!