GUTUNA

"Ez dugu erasotzailerik onartuko ez Aiztondon eta ez inon"

Erabiltzailearen aurpegia Aiztondoko 200 emakume inguruk sinatua 2021ko mar. 18a, 19:58

Joan den martxoaren 6an, lau emakumeri eraso egin zien gizonezko batek. Ez da lehen aldia gisa honetako gertakariak jazotzen direla Aiztondon eta horregatik publiko egin nahi izan dute bailarako 200 emakumek sinatutako idatzi hau:

Beste behin...

...beste behin ere objektu sentitu gara gure herriko kaleetan. Beste behin ere erasotuak sentitu gara begirada lizunen aurrean, beste behin irainduak, beste behin deseroso gure guneetan, lagunartean. Beste behin gogora etorri zaigu etxera lagun batekin telefonoz hitz egiten joan behar izan genuen gau hura, bere itzala eta arnasestua atzetik jarraika genuela sentituta, telefonoa esku batean eta giltzak bestean... portalera iritsi orduko denborarik gal ez genezan atearen atzean salbu sentitzeko. Beste behin begirada jaitsi behar izan dugu bere keinu lizun eta probokatzaileek gu ez bortxatzeko. Beste behin ezikusiarena egin dugu probokaziotan ez erori eta bere begiradetatik ihes egiteko. Gor bilakatu gara bere hitz lizunak ez entzuteko, harri bilakatu ukituak ez sentitzeko.

Baina NAHIKOA DA!!

Jakin, ez duzula lekurik gure kaleetan.

Urteetan jasan behar izan ditugu gisa honetako erasoak eta urteetan erreprimituak sentitu gara, zuk zeuk eragindako egoeren albo kalteak sortu zitzakeen salaketen mehatxupean.

Inpunitatez jokatu duzu beti nahi duzuna egiteko gauza zinela uste izanda....baina akabo!

Beste behin bidaliko zaitugu herriko tabernetatik, beste behin kanporatuko zaitugu gure arnas guneetatik, gure herriko kaleetatik. Beste behin altxatuko dugu gure begirada zure keinu lizunen kontra, beste behin oihu egingo dugu zure irainen aurka eta harri bilakatuko dugu urte luzez barnean pilatu dugun inpotentzia guztia eta zuzenean jaurtikiko dizkizugu egoerak hala eskatzen badu.

Dagoeneko ez gaude prest zure presentzia hutsa onartzeko ere eta antolatuko gara zure erasorik gehiago gerta ez dadin. Ez zuk eta ez beste inongo erasotzailek ez dute kabidarik Aiztondon, ezta hauek defendatzen dituztenek ere!

Idatzi honekin, sinatzaile guztiok, salaketa publiko bat egin nahi dugu erasotzaile honengatik jasan behar izan ditugun eraso guztiengatik eta prest gaude salaketa hauek beharrezko diren eremuetara zabaltzeko, gisa honetako egoerak berriro gerta ez daitezen.

Ez dugu erasotzailerik onartuko ez Aiztondon eta ez inon! ERASOTZAILEAK KANPORA!

Sinatzaileak: Nahikari Iturbe Izagirre, Eider Urriza, Amagoia Eskudero Larrañaga, Saio Jauregi, Aitziber Cenzano Olani, Nora Carrillo Artola, Ane Ayestaran Olano, Leire Gabirondo Tapia, Amaiur Galarraga Cenzano, Aitziber Ezeiza Balda, Leire Muñagorri Ugartemendia, June Yugueros Olamusu,  Irene Ruiz Torres, Garazi Aranburu Beiaran, Mailen Alcain Artesano, Nagore Amunarriz De Prada, Nekane Jimenez, Mara Alvarez Santacara, Susana Carretero Viera, Maitane Odriozola, Nerea Muñoz Besance, Oihane Aguinaga, Leire Amenabar Zabala, Itsaso Zunzunegi, Arantxa Beobide Chaparro, Leire Zubeldia Zabala, Maitane Torres Rolo, Ana Rojas Rodriguez, Oihana Alkain Zubelzu, Kristina Artola, Amaia Azkue Eizagirre, Izarbe Mujika Dumall, Miriam Ruiz Torres, June Ugarte Iraola, Ianire Murua Salceda, Oihane Garmendia Azkue, Ixiar Etxabe Ipenza, Oihane Urreta Mujika, Irati Elosegi, Denisa Iacobciuc, Nerea Izagirre Astiazaran, Desire Hernandez, Aizpea Zabala Dorronsoro, Maite Amenabar Alkorta, Zolaya Perez, Andrea Torres Rolo, Inge Otegi Iglesias, Ane Almortza, Janire Elizaran Simon, Maialen Ezkioga Larburu, Ngore Arin Asuabarrena, Nerea Eizmendi Zendoia, Nagore Zabala Dorronsoro, Irune Alfonso Izagirre, Sara Medrano, Amets Zalakain Urkola, Uxue Marzol, Maddi  Agirreurreta Etxezarreta, Idoia Aramendi Garmendia, Ruth Carrillo, Edurne Osa Zelaia, Mirian Galarza Garaikoetxea, Ainhoa Merino, Eneritz Noble Rodrigo, Maitane Arin Asuabarrena, Erika Amundarain Beristain, Maitane Arribas Alkorta, Beatriz Gomez Sarobe, Matti Navas Los Arcos, Maddi Galarraga, Garbiñe Rodriguez Noble, Nerea Rodriguez Arruabarrena, Zuriñe Villa Iñurrita, Ainara Murura, Eider Arruabarrena Varela, Ane Almortza, Uxoa Elustondo Arzallus, Maite Ortiz, Maritxu Salaberria, Arantxa Sorondo Bidaor, Ana Plano Uzkudun, Pauli Olano Balerdi, Elisabet Etxarte Mendiri, Eider Martin Sarasola, Irati Aranburu Etxarte, Ane Almortza, Irati Martin Sarasola, Eskarne Sarasola Ugalde, Christian Maya Iturria, Larraitz Errandonea Igerategi, Lorena Berra Mayo, Leyre Carrasco Vaz, Naroa Eizmendi, Ana Igerabide Sarasola, Nagore Amunarriz De Prada, Idoia Besance Martin, Nerea Etxeberria Arin, Maialen Abaigar Urreta, Ainhoa Merino, Nagore Abaigar Urreta, Maria Jeus Urreta Uzkudun, Naiara Romo Yeregi, Lurdes Etxeberria Elorza, Ane Urkia Ormazabal, Aiora Zabala Lizarraga, Alaitz Usabiaga Uzkudun, Sofien Zitouni Perez, Alaitz Vergara Gabirondo, Arantxa Ezeiza Urreta, Leire Olasagasti Aranburu, Itsaso Arrospide Alustiza, Nerea Arruabarrena Uzkudun, Nagore Arruabarrena Uzkudun, Naia Urreta Mujika, Ainhoa Izagirre, Olaia Zubeldia Rodriguez, Laura Santos Jauregi, Eider Ezeiza Otegi, Elixabete Garaialde Garmendia, Oihana Alkain Zubelzu, Itziar Eizmendi Zubeldia, Irati Tato, Irati Galarraga Alvarez, Gotzone Bernabe Bengoetxea, Irune Murillo Bernabe, Iraitz Lizarraga, Maria Jesus Uzkudun Loidi, Jaione Mujika Lopetegi, Virginia Lacarra, Larraitz Arrondo, Arantxa Iraola Otaño, Oihane Navaroa Apeztegia, Nagore Mancisidor Ibirriaga, Elixabete Garaialde Garmendia, Arantxa Lopez Luloaga, Naiara Larrañaga Ariznabarreta, Lorena Medrano, Maria Jesus Uzkudun Loidi, Maite Lizarraga Gomez, Sonia Muxika Moreno, Maider Vidal Gil, Aranxa Zabala Artola, Edurne Mendizabal Lasa, Izaro Lizarraga Galdos, Ainhoa Beobide Ariznabarreta, Uxue Mazol, Lurdes Girostegi Rodriguez, Mireia Bidaurre Perez, Kristina Arin Aguirrezabala, Belen Eizmendi Blerdi, Alazne Alonso, Ainere Tolosa Arregi, Oihana Zubiondo Almorza, Mari Jose Irazusta Ugartemendia, Elena Rodriguez, Nagore Ezeiza Otegi, Eider Urkizu Elizetxea, Eider Aranburu Etxarte, Ainhoa Cenzano Olano, Sonia Muxika Moreno, Saioa Pache, Ainhoa Tolosa, Nerea Zumeaga Zumeta, Virginia Garcia,  Maria Marta Bermejo Gonzalez, Zuriñe Zubizarreta, Carmen Sarasola Aginalde, Idoia Murillo Jauregi, Itziar Zeberio Balda, Saioa Mendiluze Galarraga, Iratxe Geresta Azurmendi, Maite Beobide Airznabarreta, Maddi Esnaola Zabala, Ainara De Miguel eta Birjinia Zelarain Ortiz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!