Asfaltatze lanak egin dituzte Sacem industriagunean

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Inbertsio berri honek finantziazio publiko-pribatua izan du, Arteca Caucho Metal S.A. enpresak eta Amasa-Villabonako Udalak ordaindu baitute obra.

Sacem industria poligonoko hegoaldeko bidea (Anoeta aldera ematen duena) oso egoera txarrean aurkitzen zela eta ibilgailuak bertatik pasatzeko zituzten zailtasunak kontuan hartuta, bide hori asfaltatzea lortu da. "Horrela, hemendik aurrera bertako industria jarduerarako azpiegiturak nabarmen hobetu direla esan daiteke, batez ere kamioiek industrigune osoa zeharkatzeko aukera izango dutelarik", esan dute udaletik.

Udal gobernua "pozik" agertu da emaitzarekin eta herriko industria jarduera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!