Pasahitza (zaharra)

"Oholtza gainean boskote paregabea izango dugu"

Ataria 2021eko otsailaren 17a

Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai jartzaile, Imanol Artola 'Felix'. Otsailaren 26ko bertso jaialdiaren kartela horiek osatuko dute. Ataria Irratiko (H)ari naizela-ren 200. saioaren harira datorren ekitaldia da. Haritz Mujika Harituzeko kideak hitz egin du ospakizunaz Ataria Irratian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!