Etxeko hegaztiak erregistratu behar dira eskualdeko nekazaritza bulegoan

Ataria 2021eko otsailaren 10a

Hegazti gripearen hedapenari aurre egiteko, etxeko hegaztiak dituztenei dei egiten diete hegaztiak erregistratzeko deia.

Basoko zein etxeko hegaztietan hegazti gripearen zenbait kasu atzeman dituzte azken asteotan, Euskal Herrian. Europa ekialde eta iparraldeko hegaztien migrazioa dela eta, birus horren eragina areagotu egin da eta Europako hegoaldera eta mendebaldera hedatzeko arriskua dago.

2020ko uztailean hegazti ustiategietako jabeak bio-segurtasun neurriak hartzera behartu zituzten. Autokontsumorako ustiategien kasuan, asko ez daude erregistratuta, beraz, etxeko hegaztiak dituztenei eskualdeko nekazaritza bulegoan hitzordua hartzea eskatzen zaie hegaztiak erregistratzeko.

Telefono zenbaki hauetara hots egin daiteke: 943 41 51 27 (Alberto); 943 41 51 21 (Estitxu); 943 41 51 26 (Mikel); 943 41 51 22 (Iraia). Bestela posta elektronikoa ere idatzi daiteke hitzordua eskatzeko: iurreaga@gipuzkoa.eus edo mcarlosdebergara@gipuzkoa.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!