Pasahitza (zaharra)

"Gu ez gara errudunak"

Ataria 2021eko otsailaren 9a

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ostalariei arrazoia eman die, behin behinean. Horren ondorioz, eremu gorrian dauden herrietan ere taberna eta jatetxeak ireki ahal izango dira bihartik aurrera. Ataria Irratiak Marijo Irazusta Ugartemendiarekin hitz egin du, Villabonako Txurrut tabernako jabearekin.

Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretuak indarrean jarraitzen du, beraz, hainbat neurri bete beharko dituzte: hala nola, 20:00etan ixtea, edukiera erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran kontsumitzeko debekua. 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek aurreko astean jarri zuten Jaurlaritzaren aginduaren aurkako helegitea, iritzita «neurrigabea» dela eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuak ixteko agindua. Eta salatu zuten azken asteetan izan diren kutsatzeen jatorria ez dagoela tabernetan, Eguberrietako topaketen ondorio direla baizik. Hori salatzeko, auzitara jo zuten, eta eskatu dute behin betiko erabakia hartu bitartean agindua bertan behera uzteko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!