Behin behineko baja eskatu dezakete Villabonakoak ez diren kiroldegiko bazkideek

Ataria 2021eko urtarrilaren 27a

Ezinbestekoa da aurrez 943 69 43 22 telefono zenbakira deitzea edo olaederra.ana@gmail.com helbidera idaztea baja eskaera egiteko.

Villabonan erroldaturik ez dauden Olaederra Kiroldegiko bazkideek behin behineko baja eskaera egin dezakete herrien arteko itxiera perimetralak irauten duen bitartean. Ezinbestekoa da aurrez 943 69 43 22 telefono zenbakira deitzea edo olaederra.ana@gmail.com helbidera idaztea baja eskaera egiteko. Hori horrela, udalerrien arteko itxierak indarrean dirauen bitartean, ez da hilabeteko kuotarik kobratuko, beti ere, aurrez eskaera egin bada.

Udalerrien arteko itxiera perimetrala bertan behera geratu bezain pronto, automatikoki alta emango zaie behin behineko baja eskaera egindako bazkideei, eta kuota normala kobratuko zaie, aurrez inolako jakinarazpenik gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!