Eskualdeko pentsiodunak kalera ateratzen dira astero. Amasa-Villabonan eta Tolosan egiten dituzte elkarretaratzeak, txandaka, eta gaur Amasa-Villabonaren txanda izan da. Data esanguratsua da gaurkoa, gainera, hiru urte betetzen baitira mobilizatzen hasi zirela. Eskaera lehen eguneko berbera da: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.