Amasa-Villabonako txikienak Olentzaroren basoan murgildu dira

Leyre Carrasco 2020ko abenduaren 20a

Amasa-Villabonako Zunbeltz elkarteak bigarrengoz antolatu du herriko txikientzat 'Olentzaroren basoa' ekimena.

Urte asko dira Villabonako Zunbeltz elkarteak Olentzeroren jaitsiera antolatzen duela. Iaz, ordea, elkartearen barruan kultur ekitaldiak antolatzeko batzordeak proposamen berria egin eta Olentzaroren basoa antolatzea erabaki zuen. Iaz izan zuen arrakasta ikusita aurten ere Zunbeltz elkarteak Olentzaroren basoa ekimena antolatu du. Osasun egoerak baimendu du, eta horregatik, beharrezko segurtasun eta osasun neurriak gogor errespetatuz abitu dira 17:00etan ekimenarekin. Etxeondotik Aranzabiraino, Aranerrekan barrena, neguko solstizioaren pertsonaia ugari agertu dira bidean. Ordu laurdenero txandaka abiatuko dira umeak eta guztira 9 itzuli egingo dituzte basoan barrena. Taldeak 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako 50 haurrez osatuta daude.




ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!