Igandera atzeratu dute Olentzaroren basoa ekimena

Ataria 2020ko abenduaren 18a

Villabonako Zunbeltz elkarteak antolatzen du ekimena, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz. Eguraldi txarra dagoenez iragarrita, igandera atzeratzea erabaki dute.

Abenduaren 10 eta 11n zabaldu zuten izen ematea eta plaza guztiak bete ziren. Parte hartuko duten familiei data aldaketa jakinarazi zaie eta antolatzaileek jakinarazi dute ordutegiak mantenduko dituztela. 17:00etan hasita, bederatzi itzuli egingo dituzte Etxeondotik abiatuta Aranenerrekan barrena prestatu duten bide magikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!