Maddi Davila dantzariak gazteen mailako II. Aurresku Txapelketa irabazi du

Ataria 2020ko abenduaren 7a

Txapelketan parte hartu zuten Oinkariko dantzariak, bi irakaslerekin batera.

2007 eta 2009 urte artean jaiotakoen kategorian hartu du parte Oinkari dantza taldeko Maddi Davilak eta lehen saria eskuratu du.

Gazteen mailako II. Aurresku Txapelketa ospatu zen atzo goizean, Errenterian. A eta B sailetako dantzariek hartu zuten parte. A sailekoak 2010etik 2012ra bitartean jaiotakoak dira eta B sailekoak 2007 eta 2009 artean jariotakoak. Azken kategoria horretan lehen saria Oinkari dantza taldeko Maddi Davilak eskuratu zuen. Bere kategorian, guztira 12 dantzarik hartu zuten parte.

Larunbat honetan jarraituko du finalak aurrera. Kasu honetan,D sailekoek hartuko dute parte, hau da, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoek. Legazpiko Latxartegi aretoan izango da, 16:30ean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!