Emilio Salaberria Martuteneko espetxera ekarriko dute

Ataria 2020ko azaroaren 20a

Salaberriaren espetxeratzea salatzeko eginiko elkarretaratzea

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste bost euskal preso Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara mugituko dituzte, eta beste bat Euskal Herriratu egingo dute. Salaberria billabonatarra da Dueñastik (Espainia, 310 kilometro) Donostiako Martuteneko kartzelara ekarriko dutena; hirugarren gradua ere eman diote.

Gregario Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosko espetxera eramango dituzte (Espainia, 215 kilometro). Vicario Topasen zegoen (Espainia, 460 kilometro), eta Bravo Curtisen (Galizia, 600 kilometro). Egoitz Coto Granadatik (Andaluzia, 855 kilometro) El Duesora mugituko dute (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Aitor Olaizola, berriz, Cacerestik (Espainia, 660 kilometro) Dueñasera (Espainia, 310 kilometro). Angel Lopez Anta presoa, azkenik, Algeciraseko espetxetik (Andaluzia, Espainia, 1.100 kilometro) Leongora mugituko dute (Espainia, 370 kilometro).

Guztiak dira EPPK-ko presoak, eta denak daude espetxean ETAko kide izatea leporatuta hainbat delitu egiteagatik. Espetxe Erakundeek jakinarazi dute egindako mina aitortu dutela eta indarkeriari uko egin diotela.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!