Joseba Tapiaren kontzertua aurreikusitakoaren arabera egingo da

Ataria 2020ko azaroaren 6a

Emanaldia, igandean 19:30ean hasi eta, gehienez ere, 20:50ean bukatuko da, 21:00etarako publiko guztia antzokitik kanpo egon dadin.

Amasa-Villabonako Udaleko kultura sailak adierazi duenez, orain arte bezala, garbitasun eta segurtasun neurri guztiak aintzakotzat hartuko dituzte, "kultura gauza benetan segurua izan dadin".

Herri mugakideetatik gerturatzeko asmoa dutenei, batez ere, sarrera aldez aurretik villabona.eus webgunean erostea gomendatzen diete.

Zine emanaldiak

Helduen filmetako emanaldiak 19:15ean izango dira azaroko programazioan, emanaldi guztiak 21:00etarako bukatuta egon daitezen. Haurren filmetako ordutegiak ez dira aldatuko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!