Sarek Villabonako eliza parean elkartzera deitu ditu herritarrak

Ataria 2020ko urriaren 23a

Donostian iragarrita zegoen manifestazioa bertan behera geratu ondoren urriaren 24an 19:30ean bilduko dira Villabonako eliza parean. Linternak, kandelak eta telefonoak eramateko deia luzatu dute.

"Era sinbolikoan eta murritzagoan" egingo du Sarek larunbat honetarako aurreikusia zuen manifestazioa, osasun egoerara egokituta; baina euskal presoen egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizazioari eustea erabaki dute.

Horrenbestez, 600 laguneko ordezkaritza bat bilduko dute Donostian, mosaiko batean Resolution hitza marrazteko [Konponbidea]. Modu «ordenatu eta kontrolatuan» egin ahal izateko, Sare iristen den herri eta auzoetako ordezkaritzekin koordinatuko dute protesta, eta Sarek deia egin du egun horretan sare sozialen bitartez egingo duten jarraipenarekin bat egiteko.

Villabonan, 19:30ean ordu laurden iraungo duen mobilizazioa egingo dute larunbatean. Eliza parean bilduko dira eta argia egiteko gailuak edo kandelak eramateko eskatu dute.

Sare herritarrak zabaldu duenez, nazioartean ere jaso du babesa ekimenak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!