Kilometrotako arropa erosteko azkeneko egunak

Ataria 2020ko urriaren 16a

Villabonako Maiatzaren Lehena plazan dagoen biltegian eskuratu ahal izango da, ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak antolatutako Kilometroak 2020 festaren arropa erosteko aukera izango da gaur eta bihar.

Azken aukera izango da arropa erosteko eta %60rainoko beherapenak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!