EAJk kontrol neurriak hartzea eskatu du Santu Guztien egunari begira

Amasa-Villabonako EAJ 2020ko urriaren 16a

"Beharrezkoa da arriskuko pertsonen aglomerazioa saihestea", esan du alderdi jeltzaleak.

EAJren udal taldeak gobernu taldeari eskatu dio, Santu Guztien jai egunari begira, azaroaren 1ean, Amasako hilerria bisitatzeko edukiera eta trafikoa kontrolatzeko protokolo espezifiko bat hartzeko. Oposizioko talde nagusiarentzat, protokoloak helburu bikoitza izan behar du: "alde batetik, egun horretan denek beren senideen hilobiak bisitatzera joateko eskubidea bermatzea, eta, bigarrenik, segurtasuna eta COVID-19aren aurkako araudiaren aplikazioa bermatzea, kontuan hartuta egun horretan arrisku egoeran dauden pertsona asko joaten direla".

Horregatik, aipatutako helburuak betetzean oinarrituta protokolo bat abian jartzea eskatu du, gutxienez honako elementu hauek aurreikusita: "Doako autobus zerbitzua kontratatzea, azaroaren 1ean ez ezik, urriaren 30ean eta 31n ere Olaederra kiroldegiko geltokia erabiliz; Zerbitzu hori erabiltzeko, aldez aurretik erregistratu beharko da, izen-abizenak eta laguntzaileen kopurua adierazita, Zuretzat Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan; Hilerriko bisitek  denbora mugatua eduki beharko dute, aforoa kontutan  hartuz; Hilerrirako sarbidea murriztu egingo da auto partikularretan, desgaitasuna edo mugikortasun urriko pertsonen kasuetan izan ezik; Eta ualak beharrezko baliabideak jarriko ditu, bai inguruetan, bai hilerriaren esparruan bertan, COVID-19aren aurkako araudia bete dadin (maskarak, gela eta abar erabiltzea).


Gainera, EAJk eskatu du, udal bando baten bidez, herritarrei neurri hauen berri ematea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!