'Maurizia naz', Aukeran dantza konpainiaren dantza ikuskizuna Villabonan

Leyre Carrasco 2020ko ira. 27a, 16:14

Edu Muruamendiaraz zuzendaritzapean, dantza tradizionala eta hizkuntza garaikidea uztartzen ditu, eta Maurizia Aldeiturriaga panderojolea da ikuskizunaren haria.

Aukeran dantza konpainiak, 'Maurizia naz' dantza ikuskizuna eskaini du Villabonan. Eguraldi txarraren eraginez, 13.00etan Villabonako Errebote Plazan iragarrita zegoen dantza ikuskizuna, Behar Zana frontoiean izan da. Ikuskizunerako ez da sarrerarik, ezta gonbidapenik behar izan. 

Gerturatu diren herritarrak, Nahikari Sanchez, Unai Iraola, Unai Balerdi, Uxue Sanchez eta Maier Muruamendiaraz dantzariak eskaini duten ikuskizuna gozatzeko aukera izan dute. Hauek, Maurizia Aldeiturriaga lehen emakume panderojolea, plazarik plaza panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoaren istorioa erakutsi dute. Emakume eredugarri hau abiapuntu hartuta bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatu dituzte: alde indartsua, ahula, aurpegirik gogorrena eta xamurrena, alderik argiena eta ilunena, irudi astun eta primarioa edo arin eta sofistikatua. Beti ere panderoa ardatz harturik, emakume honen eta guztien ahotsa islatzen duen kale ikuskizuna eskaini dute Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean. 

“... Ni Maurizia naz. Ni ere banaiz Maurizia, eta haren moduan prest nago plazara irteteko”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!