Behar Zana, Donostiako Euskal Astearen finalean

Ataria 2020ko irailaren 7a

Donostiako Trinitate plazan Euskal Astearen barruan kluben arteko txapelketako finala jokatuko du bihar Villabonako Behar Zana elkarteak Hernaniko taldearen aurka. Finalerdietan Alde Zaharreko taldeari 4-2 irabazi ostean finalera sailkatu zen Behar Zana.

Finalean jokatuko duten Behar Zanako pilotari guztiak finalerdietan jokatu zuten berdinak izango dira nagusi mailako 1. mailako bikotean ezik, Xabi Urbietak Iñaki Lizaso ordezkatuko baitu, Lizaso finalerdietan lesionatu baitzen. Finala 15:30ean hasiko da. 

  • Alebinak: 
    Oñate-Zufiria (Behar Zana)
    Macicior-Alberdi (Hernani)
  • Infantilak: 
    Iparragirre-Otaegi (Behar Zana)
    Elizasu-Artola (Hernani)
  • Kadeteak: 
    Aranburu-Aranburu (Behar Zana)
    Jara-Etxarri (Hernani)
  • Jubenilak: 
    Olasagasti- Jauregi (Behar Zana)
    Apaolaza-Insausti (Hernani)
  • Nagusiak (2. maila): 
    J. Urbieta- Esnaola (Behar Zana)
    Salaberria-Ortiz de Urbina (Hernani)
  • Nagusiak (1. maila) 
    X.Urbieta-Artzaia (Behar Zana)
    Ojuel-Lizeaga (Hernani)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!