Eneko Maizek Iparraldeko trinketeko finala jokatuko du gaur

Ataria 2020ko abuztuaren 23a

Argazkia: Begira Manu Amado.

Iparraldeko nagusien 1. mailako buruz buruko finala jokatuko du Eneko Maiz billabonatarrak. Mickael Massonde izango du aurrez aurre eta partida gaur arratsaldean jokatuko da, Donibane Garaziko Garat trinketean.

Maizek, iaz, hirugarren mailan hasi zuen txapelketa eta lehen urtean lehen mailara igo zen zuzenean. Behar Zana elkartearen ustez, "oso pilotari gutxik" eskuratu duten "lorpen handia" da. Endaiarrak Pilota Taldea ordezkatuko du billabonatarrak, eta Massonde, berriz, Atzarri taldekoa da. 

Joan den martxoan jokatu behar zituzten finalaurrekoak, baina Covid-19a zela eta, atzeratu egin ziren. Finala gaur jokatuko dute, arratsaldeko seietan, Donibane Garaziko Garat trinketean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!