Ibai Rezola 2. B Mailan ariko da epaile lanetan

Ataria 2020ko abuztuaren 12a

Pauso bat gehiago eman, eta denboraldi berrian Ibai Rezola billabonatarra 2. B Mailan ariko da epaile lanetan.

Euskadiko Futbol Federakundeak jakitera eman duenez, Ibai Rezola (1991, Amasa-Villabona) 2. B Mailan ariko da epaile lanetan, denboraldi berrian.

Duela bost urte, Tolosaldeko Ataria-k Ibai Rezolarekin hitz egin zuen futbol epaile izateaz, etorkizunaz eta hezkuntzaz.

Irakurri elkarrizketa, eta ikusi orduan eginiko bideoa: "Ez naiz gutxietsita sentitzen epaile izateagatik".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!