Neurri honek zuzenean eragiten dio Villabonari. Udala atzera erabaki horrekin haserre agertu da: "Estatuko Gobernuak agindu honekin egindakoa onartezina dela salatzen dugu. Pasa den astean komunikabideetan 10.000 biztanletik beherako herrietan ordutegiak ezabatzen zirela argitaratu eta gero hau egitea, ez da serioa. Hau herritarrak desinformatzea da".