Koronabirusa

Amasa-Villabonan kalera ateratzeko ordutegiak mantenduko dituzte

Ataria 2020ko maiatzaren 22a

Espainiako Gobernuak gaur goizean argitaratu du agindua, eta biztanle kopuruari begiratzeaz gain, dentsitateari ere begiratzen dio.

Kilometro koadroko 100 biztanletik beherako dentsitatea duten 10.001 biztanletik beherako udalerriei eragiten die arauak eta Amasa-Villabonan dentsitatea 331 biztanlekoa da kilometro koadroko.

Tolosaldean Amasa-Villabona da 5.000tik gorako eta 10.001etik beherako udalerri bakarra, baina ezarri duten bigarren aldagaiarekin ez dio ordutegiaren arau berriak eragiten. Dena den, argitaratu den unetik hurrengo fase aldaketara arte izango da indarrean agindua eta Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, eskatua du fase aldaketa astelehenetik aurrera.

Bigarren fasean ez da izango ordutegirik Espainiako Gobernuak atzo aurreratu zuenez. Bide batez, gaur jakinaraziko dute zein lurralde igaroko diren fase berrira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!