Hiru edukiontzi erre dira Villabonako Larrea auzoan

Ataria 2020ko apirilaren 13a

Bart hiru edukiontzi erre dira Larrea auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ondorioz inguruan zeuden hiru autok kalteak jasan dituzte. Ikertzen jarraitzen dutela esan dute. 

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 04:20ak inguruan jaso dute abisua. Villabonako Larrea auzoan hiru edukiontzi sutan zeuden eta suhiltzaileak ere bertaratu dira. Suaren ondorioz, inguruan zeuden hiru autok ere kalteak izan dituzte. Oraindik ez dakite nola piztu den sutea eta ikertzen jarraitzen dutela esan dute.

Villabonako Udalak esan du, Ertzaintzaren ustez sutea eragindakoa izan dela, izan ere, beranduago Zizurkilen ere beste edukiontzi batzuk erre baitira, baina gertakaria ikertzen ari direla oraindik. Udalak "gogor" salatu nahi izan du gertakaria eta elkartasuna adierazi die beren autoa kaltetua suertatu zaien herritarrei. "Era berean, sutearen berri eman duten bizilagunei eskerrak eman nahi dizkiegu. Amaitzeko, gure begirunea helarazi nahi diegu sute honek loa eta atsedena galarazi dien Larreako eta inguruko bizilagunei", gaineratu du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!