Bi edukiontzi erreta agertu dira Zizurkilgo Azken Portun

Ataria 2020ko apirilaren 13a

Gaur goizean bi edukiontzi kiskalita agertu dira Elbarrenako Azken Portu auzoan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Ertzaintzak jakinarazi duenez gaur 06:30ean piztu da sua Azken Portu auzoko hondakinak biltzeko gunean. Bi edukiontzi erabat erre dira sutearen ondorioz eta ez da bestelako kalte materialik izan. Suhiltzaileak gerturatu dira sutea itzaltzera eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatu dena argitzeko.

Zizurkilgo Udalak, goizean zehar edukiontzi berriak jarri ditu, behin behinean, erre direnak zeuden tokian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!