Erakutsiz ikasi

Kazetari izaten jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko abenduaren 3a

Villabonako Fleming eskolako laugarren mailako gaztetxoek Tolosaldeko Atariara bisita egin zuten iragan ostiralean. Komunikabidearen erredakzioa ezagutu eta bertan lan nola egiten den  ikustearekin batera, Ataria irratian ere hitz egin zuten. Hain juxtu, kazetariaren paperean jarriz, Tolosaldeari buruzko hainbat gairen inguruko lanketa egiten aritu dira eskolan, eta horren inguruko azalpenak eman zituzten mikrofonoetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!