Azpeitiako Soreasu Antzokian izan da gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenetako saioa. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da emanaldi honetan ere. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Iñigo Mantzizidor, Iñaki Gurrutxaga eta Amaia Iturriotz.
Saio ona izan da, eta horren erakusgarri da bertsolariek lortutako puntuazio altua. Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien: 485,5. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den finalerdian kantatuko du amasarrak. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Oihana Iguaran Barandiaran: 485.5 puntu.
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga: 484 p.
- Nerea Elustondo Plazaola: 476.5 p.
- Alaia Martin Etxebeste: 475 p.
- Amaia Iturriotz Etxaniz: 463.5 p.
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi: 421 p.
Oihana, ordea, ez da eskualdeko ordezkari bakarra izan Azpeitian. Izan ere, Imanol Artola Arretxe Felix aritu da aurkezle lanetan. Epaimahaiko kideak, berriz, hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.
Atzo, Maia garaile
Atzo, Eibarko Coliseo Antzokian izan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenetako hirugarren saioa. Bertan, Jon Maia izan zen onena. Zumaiarrak 475 puntu lortu zituen, eta ondorioz, abenduaren 1ean Tolosako finalerdian kantatuko du, Iguaranekin batera. Hauek izan ziren atzoko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Jon Maia Soria: 475 puntu.
- Jokin Uranga Isuskiza: 467,5 p.
- Unai Muñoa Amundarain: 451 p.
- Gorka Maiz Alustiza: 441 p.
- Mikel Tapia Aierbe: 424,5 p.
- Felix Zubia Olaskoaga: 423,5 p.
Beñat Iguaran, kalean
Guztira, bost saio izango dira final-laurdenetako kanporaketan. Datorren larunbatean, Azkoitian izango da azken saioa. Bertan, beste sei bertsolari izango dira kantuan. Saio bakoitzeko bertsolari onena zuzenean sailkatuko da finalerdietara. Beste bertsolari guztien artean, berriz, puntuazioaren arabera, 13 onenak sailkatuko dira.
Une honetan, Agin Laburu, Oihana Iguaran, Eñaut Martikorena eta Jon Maia daude sailkatuta. Ondorioz, eta orain arteko sailkapena begiratuta, gainerakoen artean, Unai Muñoa sailkatuko litzateke finalerdietara azken postuan. Beñat Iguaran kalean dago jada. Ezin izango du finalerdietan kantatu. Unai Mendizabalek eta Haritz Mujikak, berriz, azken aurreko fasean aritzeko aukerekin jarraitzen dute.
Sailkapena, momentuz
Andoain | Irun | Eibar | Azpeitia | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|
*Agin Laburu Rezola | 495.00 | 495.00 | |||
*Oihana Iguaran Barandiaran | 485.50 | 485.50 | |||
Iñigo Mantzizidor Larrañaga | 484.00 | 484.00 | |||
Nerea Elustondo Plazaola | 476.50 | 476.50 | |||
*Eñaut Martikorena Lizaso | 476.00 | 476.00 | |||
*Jon Maia Soria | 475.00 | 475.00 | |||
Alaia Martin Etxebeste | 475.00 | 475.00 | |||
Jokin Uranga Isuskiza | 467.50 | 467.50 | |||
Iban Urdangarin Lardizabal | 467.00 | 467.00 | |||
Amaia Iturriotz Etxaniz | 463.50 | 463.50 | |||
Unai Mendizabal Jauregi | 460.50 | 460.50 | |||
Iñaki Apalategi Astigarraga | 458.50 | 458.50 | |||
Asier Azpiroz Iztueta | 458.50 | 458.50 | |||
Beñat Lizaso Alberdi | 455.50 | 455.50 | |||
Haritz Mujika Lasa | 455.50 | 455.50 | |||
Unai Gaztelumendi Arandia | 451.50 | 451.50 | |||
Unai Muñoa Amundarain | 451.00 | 451.00 | |||
Beñat Iguaran Amondarain | 447.00 | 447.00 | |||
Iñigo Izagirre Urteaga | 445.50 | 445.50 | |||
Gorka Maiz Alustiza | 441.00 | 441.00 | |||
Maider Arregi Markuleta | 425.50 | 425.50 | |||
Mikel Tapia Aierbe | 424.50 | 424.50 | |||
Felix Zubia Olaskoaga | 423.50 | 423.50 | |||
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 421.00 | 421.00 |