Emakumeen arteko aliantzak sustatzeko saioa, bihar, Villabonan

Ataria 2019ko urriaren 25a

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an Durangon egingo dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Egun gutxiren faltan, 2.000 emakume baino gehiagok eman dute izena eta parte hartu nahi dutenek informazio guztia izango dute, www.saldabadagojardunaldiak.eus helbidean.

Durangon egingo diren jardunaldiak prestatze aldera, urriaren 26an Villabonako Aljibean, mahai ingurua antolatu dute. 09:30ean kafearen ordua izango dute, eta ondoren 10:00etan, solasaldiari hasiera emango diote. Lurralde ezberdinetako emakumeen* errealitatea ezagutzeko aukera izango da bertan. Jarraian, emakumeen* arteko aliantzak sustatuko dituzte eta goiza mokadu bat hartuz bukatuko dute.

Duela 42 urte, 1977. urteko abenduan antolatu ziren Euskal Herrian lehen aldiz jardunaldi feministak eta orduko hartan 3.000 emakume batu ziren Leioan. Ordutik beste hiru alditan egin izan dira jardunaldiak: 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!