ARGAZKI GALERIA

Korrika zein bizikletaz gozatua hartu dute Amasan

Irati Saizar Artola 2019ko urriaren 19a

Arratsaldean izan da XXVII. Amasako Mendi Duatloia; bakarka Eneko Gurrutxaga eta Maria Gomez izan dira irabazleak, eta bikotekakoa Xabier Garagarza eta Gexan Albisuk irabazi dute.

Hogeita zazpigarren edizioa zuen Amasako Mendi Duatloiak. Antolatzaileek eguraldiarekin kezka bazuten ere, ez du euri tantarik bota, eta kirolari zein ikustera bertaratutakoek eskertu dute. Lasterketan parte hartu dutenek, lehenik, korrika 4,18 kilometro egin dituzte, ondoren bizikletaz 17,79 kilometro zirkuitu bati bi bira emanez, eta amaitzeko korrika beste 2,43 kilometro. Bikoteka ateratzeko aukera eskaini dute aurten ere, eta 19 bikotek hartu dute parte. Gainontzean, bakarka, 49 lagunek hartu dute parte. 

Hona hemen sailkapena:

Bakarka, gizonetan:

  1. Eneko Gurrutxaga Ugarte, 01:18:32
  2. Iñaki Isasi Flores, 01:18:53
  3. Jon Aperribai Uribetxebarria, 01:21:40

Bakarka, emakumeetan:

  1. Maria Gomez, 01:52:54
  2. Jessica Hernandez, 02:03:37

Bikoteka:

  1. Xabier Garagarza eta Gexan Albisu, 01:20:52
  2. Aitor San Sebastian eta Mikel Irurtzun, 0123:39
  3. Iñigo Aseginolaza eta Irati Larrañaga, 01:24:07

Klubak (hiru partaideren denbora batuta):

  1. Galarregi Galdaratz, 04:02:57
  2. Getaitri Triatloi kluba, 04:36:04

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!