Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko gradu amaierako lanak sarituko dituzte

Ataria 2019ko urriaren 16a

Mintzola Ahozko Lantegiak egin du deialdia eta bidelagun izan du EHUko Mikel Laboa Katedra; Azaroaren 8ra arte izango da deialdira aurkezteko aukera.

Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegiak. EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat.

Deialdi hau martxan jartzen duten lehen aldia da, lehendik ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu badituzte ere. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahalko dira; azaroaren 8ra arte izango da horretarako azken eguna.

Saria, aldiz, abenduaren 4an banatuko da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan. Azken urteotan bezala, ahozko kultur sorkuntzari eta bereziki bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko mintegia antolatuko dute, abenduaren 4an, eta hitzordu horren barruan emango da saria. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!