Behar Zanak ez du finalerdietara pasatzea lortu

Ataria 2019ko urriaren 10a

Zubieta eta Txost taldeek lortu dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea; aldiz, Villabonako Behar Zana, gutxigatik, finalerdien atarian gelditu da.

Igande honetan jokatuko dira finalerdiak, Zubietako plazan. 09:00etan Luzean eta Noizbait taldeek jokatuko dute, eta 11:00etan Zubietak eta Txostek. Irabazleek urriaren 20ko jardunaldian jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan, beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!