Monte Perdido mendira igotzeko aukera Aizkardirekin

Ataria 2019ko irailaren 3a

Amasa-Villabonako Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du hilaren 21 eta 22rako. Pirinio aldera joango dira Monte Perdido mendia igotzeko.

Hilaren 20an, 19:00etan, abiatuko dira Torla aldera Olaederra Kiroldegitik. Bertan lo egin, eta hurrengo egunean Monte Perdido (3.355 metro) igoko dute. Behin tontorra zapalduta, erdi bidean, Gorizeko aterpean gaua pasako dute. Hurrengo egunean, bezperan abiatutako tokira bueltatu beharko dute (Pradera), Faja de las Floreseko bidetik.

Informazio gehiago nahi duenak edo izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu beharko da, 20:00etatik 22:00etara. Antolatzaileak Aizkardi mendi taldearen aretoan ostegunetan egongo dira, ordutegi berean, inork bertatik pasa nahi izanez gero ere. Izena hilaren 13a baino lehen eman beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!