Sacemgo zubia berritzen ari dira

Ataria 2019ko abuztuaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura sailak, GI-4751 errepidean Legarreta zubiko oinezkoentzako eremua handituko duen lanak lau hilabetetan burutuko dituzte.

Altuna y Uria S.A. enpresa azpeitiarra ari da lanak burutzen. Villabonako zubiaren taularen alde bakoitzean Corten altzairuzko egitura bana erantsiko zaio, gaur egungo 5,6 metrotako zabalera hori alde bakoitzean 80 zentimetro handituz eta 7,2 metroraino zabalduz. Hau horrela, ibilgailuentzat 3,5 metroko zabalerako galtzada lortuko da eta 2 metroko zabalerako eta baranda batez banatutako oinezkoentzako espaloia. Barandan bertan kokatuko da zubiaren iluminazioa eta led motako argiak egongo dira zortzi puntutan.

Gaur egungo zubia 1930eko hamarkadako lehenengo urteetan eraiki zen. Sei pilareetan sostengatzen da, zazpi baoz osatuta dago eta 100 metroko luzera dauka.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lanen aurrekontua 499.466 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!