Villabonako jaiak 2019

Kuadrillan bazkaltzea bezalakorik ez dago

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 30a

Santio jaiak bukatzen ari direnean, kuadrillek hartu dute Villabona.

Etxeondoko parkean elkartu dira Villabonako kuadrillak bazkaltzeko eta hauek soinean daramatzaten kamiseta koloretsuz bete da herria bera ere. Aulkiak eta mahaiak muntatu, eta etxetik eramandako janari eta edariekin, lagunarte bikainaz gozatu dute. Haur, gazte nahiz heldu ehunka lagun elkartu dira.

Behin indarrak hartuta, arratsaldean ere festan jarraituko dute, Santio festetako azken aurreko egunean. Laket taldeak goizaldera emango duen kontzertura arte izango da zertaz gozatu. Egitarau osoa hemen ikusi dezakezu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!