Villabonako jaiak 2019

Villabonako Santio jaietako egitaraua

Ataria 2019ko uztailaren 18a

Uztailaren 24an hasi eta 31ra arte, zortzi eguneko jai egitaraua antolatu dute Villabonan.

EGITARAUA

UZTAILAK 24, ASTEAZKENA

16:00 Gaztetxoen futbitoko finala, Errebote plazan.

16:00 Frontenisa Behar Zanaren eskutik, Olaederrako pilotalekuan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan.

17:00 Eskuz binaka herrikoia Behar Zanaren eskutik, Olaederrako pilotalekuan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan.

18:00 Txupinazoa Aniztasunean Lagun taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.

19:30 Helduen futbitoko finala, Errebote plazan.

21:30 Herri-afaria, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Txermingo ikastolan.

00:00 Danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta Onddo Gazte Asanbladaren eskutik. Zatorratik abiatuko da.

01:00 Bide batez taldea, Errebote plazan.

01:00 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.  

 

UZTAILAK 25, OSTEGUNA

09:00 Diana, Loatzoko Txistu taldearen eskutik.

10:30 Korporazioaren bisita Santiago egoitzara.

10:30 XXXIX. Herri krosa haurrentzat Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazan.

11:00 XXXIX. Herri krosa helduentzat Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazan.

12:00 Soka-dantza Oinkariren eskutik, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan.

12:45 Atari Bizi lehiaketaren eta jai egitarauaren azalaren sari banaketa, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan.

13:00 Eresargi Txiki abesbatzaren kontzertua, Berdura plazan.

17:00 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistu taldeak alaituta.

18:00 Sokamuturra Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta, Errebote plazan.

19:30 Rock emanaldi ibiltaria, Rockalean taldearen eskutik, Berdura plazatik abiatuta.

22:00 Oinkari dantza eskolaren "Ametsen mundua" ikuskizuna, Olaederran.

00:30 Laiotz, Errebote plazan.

 

UZTAILAK 26, OSTIRALA

Santa Ana eguna eta Gazte eguna

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.

11:00 Patata tortilla lehiaketa 11-17 urtekoentzat, Txermingo ikastolan.

11:30 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsa, irteera eliza ataritik. Ostolaza, Ale eta Astiasaran trikitilariek alaituko dute goiza.

14:30 Gazteen bazkaria, Onddo plazan. Eguraldi txarrarekin, Txermingo ikastolan.

14:30 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsaren bazkaria, Ama Lurra plazan. Eguraldi txarrarekin, Berdura plazan.

16:00 Bola tiraldia haurrentzat, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik, Olaederran.

17:00 Haur parkea, Arroan.

17:30 Gazteen poteo-kalejira Orkestra Nazionalarekin, Errebote plazatik abiatuta.

18:00 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsaren kalejira Pasai txarangak alaituta, Ama Lurra plazatik abiatuta.

20:00 Eresargi abesbatzaren eta Oskarbi musika taldearen emanaldia, Gurea antzokian.

00:00 Rock kontzertuak: Bad Sound eta McOnak taldeak, Errebote plazan.

 

UZTAILAK 27, LARUNBATA

Erromeri eguna

09:00 Plater tiraketa Loatzo Tiro elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.

10:00 Xake jokoa helduentzat, XXXIV. Santio Txapelketa, Txistulari plazan. J. M. Ezkai memoriala, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik.

11:00 Marrazki lehiaketa haurrentzat Oria Merkatarien elkartearen eskutik, Berdura plazan.

11:30 Santiotan Kantari kantujira, Bearzana pilotalekutik abiatuta.

16:30 Xake jokoa haurrentzat, Txistulari plazan. Sub 14 txapelketa.

17:00 Kalejira Lizartzako Isk&Bila txarangaren eskutik.

18:00 Sagardo eta pintxo dastaketa, Errebote plazan.

18:15 Santiotan Kantari kantujira, Ama Lurra plazatik abiatuta.

19:00 Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak, Berdura plazan.

22:30 Bertsolariak Txermingo ikastolan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:00 Gari eta Iñaki trikitilariak, Berdura plazan.

02:00 Larrain dantza herrikoia Hernaniko dultzaineroekin. 

02:30 Malkogarriyak erromeria.

 

UZTAILAK 28, IGANDEA

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Txistulari taldearen eskutik.

10:00 VIII. Eskulangintza azoka, Malkar plazan.

11:00 Artisau azoka txikia, Berdura plazan, 15:00ak arte.

11:30 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.

12:30 Pick a Bear musikariaren zuzeneko emanaldia, Txistulari plazan. Artisau garagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da Beertoki eta Onddo Gazte Asanbladaren eskutik.

13:00 Andoaingo Gora Kaletxiki bandaren emanaldia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin, Gurea antzokian.

16:00 Bola tiraldia helduentzat Behar Zana elkarteko Bola taldeak antolatuta, Olaederrako bolatokian.

16:30 Pala emakumezkoak binaka, paleta goma binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Bearzana pilotalekuan.

19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

 

UZTAILAK 29, ASTELEHENA

Jubilatuen eta kirolarien eguna

10:00 Toka txapelketa Salbadora Jubilatuen elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan.

10:00 Emakumeen gosari interkulturala Lurgatz talde feministarekin, Malkar plazan.

11:00 Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria. Ondoren dantzaldia Ostolaza eta Ezkerrarekin, Txermigo ikastolan.

16:15 Zumba klase herrikoia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin Olaederra kiroldegian.

18:00 Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin Olaederra kiroldegian.

 

UZTAILAK 30, ASTEARTEA

14:30 Kuadrillen bazkaria, Etxeondoko parkean.

17:00 Kuadrillen kalejira, Incansables txarangak alaituta.

20:00 Dantzaldia Laket erromeria taldearen eskutik, Errebote plazan.

21:30 Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, jubilatu etxean.

00:00 Zezen suzkoa, Errebote plazan.

00:30 Laket, Errebote plazan.

 

UZTAILAK 31, ASTEAZKENA

Saninazio eguna

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.

10:30 Ur parkea, Malkar plazan. Eguraldi txarrarekin, Zubimusu ikastolan.

10:30 Ongietorria Hazparneko erreboteko pilotariei Kale Nagusiaren hasieratik Errebote plazaraino, txistulariek lagunduta. Ondoren, gaztetxoen joko garbi partida.

11:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.

11:30 Errebote partida: Villabona-Hazparne 90. norgehiagoka.

13:00 "Reunión Big Band" Jazzaldiko kontzertua, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin, Gurea antzokian.

17:30 Sokamuturra, Errebote plazan.

20:00 Remiren X. urteurreneko omenaldia, Remi Gogoan ekimenaren eskutik, Errebote plazan.

20:30 Perkusio emanaldi ibiltaria "Zo-Zongo", Errebote plazatik abiatuta.

20:30 Santioak iruditan, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Gurea zinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!