Villabonako jaiak 2019

«Une txikiek egiten dute herri hau hain handi»

Ataria 2019ko uztailaren 27a

Euria zegoen iragarrita arratsalderako eta ederki bota du; Txermingo ikastolaren aterpera bildu dira billabonatarrak, Santiotan Kantari eta Erromeri Eguneko ekitaldiekin jarraitzeko

Lizartzako Isk&bila txarangak alaitu ditu kaleak arratsaldeko lehen orduan eta Bearzana frontoian bazkaldu duten lagunak bildu dituzte Txermin auzora eramateko. Han prestatu dute agertokia eta Santiotan Kantari ekimenaren emanaldi nagusia egin dute herriko musikarien laguntzaz.

Ordurako Erromeri Egunaren barruko sagardo eta pintxo dastaketa prest zegoen. Arratsaldea Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek alaitu dute.

Gauean, Txerminen bertan egingo da bertso saioa eta ondoren Errebote plazan jarraituko du festak, trikiti saio, Larrain dantza herrikoiarekin eta Malkogarriyak taldearekin. Egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!