Villabonako jaiak 2019

Aldaketak Santioetako jai egitarauan

Ataria 2019ko uzt. 27a, 11:15

Gaurko euria iragarrita dago egun osoan. Hori dela eta, ondorengo aldaketak izango dira Santioetako jai egitarauan:

Santiotan Kantari kantujirako goizeko saioa Errebote plazan izango da 12:30ean. Musikariak eta pantaila agertokian egongo dira. Bazkaria Bearzana frontoian egingo da eta arratsaldeko saioa 18:15ean izango da, Txermingo ikastolako agertokian.

Erromeri eguneko arratsaldeko ekintza guztiak eta bertso-saioa Txermingo ikastolan izango dira. Gaueko ondorengo ekintzak Erreboteko plazan izango dira. Ikusi gaurko egitaraua hemen.

Festak aske bizitzeko deia

Lurgatz talde feministak  deia luzatu du festak ase bizitzeko eta hainbat ohar eman ditu.

  • Eraso sexista fisikoa edo/eta berbala izan dela ikusten baduzu, erasoa jasaten ari denarengana jo eta laguntzarik behar duen galdetu.
  • Lehentasuna duen kontua da. Hortaz, utzi une horretan egiten ari zarena eta erasoa jasaten ari den emakumeari egin kasu.
  • Lasai egon daitekeen lekura eraman eta laguntza eska dezakeela esan. Arreta handiz entzun eta ez jarri zalantzan esaten duena.
  • Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi ez dela eraso sexistarik onartzen gure herrian.
  • Ez utzi erasotua izan den emakumea bakarrik, eta beharrezkoa izanez gero, lagundu dagokion lekura.
  • Eraso sexuala bada jakinarazi ez duela arropa aldatu behar, ezta burua garbitu ere. Aho bortxaketaren kasuan, ez duela jan edo edan behar erasotzailea identifikatzeko eta zigortzeko frogak desagerrarazi daitezke eta.
  • Gerta daiteke emakumeak une horretan ezer ez egitea erabakitzea edo ez jakitea zer egin nahi duen.

Laguntzarako telefono zenbakiak

  • Udaltzaingoa:943 693 980.
  • Sos deiak: 112.
  • Ospitalea: 943 007 000.
  • Gipuzkoa larrialdiak: 943 224 411.
  • Eusko Jaurlaritza: 900 840 111.
  • Lurgatzeko telefonoa: udaltzaingoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!