Villabonako jaiak 2019

Irudimena airean, gazteen poteoan eta baltsa jaitsieran

Ataria 2019ko uztailaren 26a

Gazteek euren eguna ospatu dute gaur Villabonako jaietan. Besteak beste, baltsa jaitsiera, bazkaria eta poteoa eduki dituzte.

Gazteek beti izaten dute festarako grina, eta hori asetzeko aukera izan dute gaur, Villabonako Santio festetako gazte egunean. Goizean, Onddo Gazte Asanbladak antolatuta baltsa jaitsiera egin dute ibaian. Batzuk haien gainean ibili diren bitartean, besteek tiraka eraman behar izan dituzte.

Eguerdian, indarrak berreskuratzeko, bazkaldu egin dute. Eguraldi txarra medio, Txermingo ikastolako estalpean jan dute. Baina euriak ez ditu beldurtu, eta arratsaldea kalean poteatzen pasa dute, Orkestra Nazionalaren laguntzaz.

Santio festetako egitarau oso hemen ikusi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!