Villabonako jaiak 2019

Elkar maite dute, nahiz eta 50 urte pasa

Jon Miranda Labaien 2019ko uztailaren 26a

Duela mende erdi egin bezala, aurten ere, Santa Ana egunez konpartsa atera da kalera ezkontza bat irudikatuz. Jende asko batu zaie festara.

Duela 50 urte egin zuten bezala, 13 lagunek konpartsa atera dute ezkontza bat parodiatuz. 25 urte igaro ondoren berriz atera ziren kalera 15 lagun, apaiza eta aguazila gehituta. Gaur, berriz, 13 kide bildu dira Villabonako eliza aterian eta gogoan izan dituzte falta diren bi lagunak: duela bost urte zendu zen Kotte Esnaola eta gaur egun kartzelan dagoen Emilio Salaberria.

Gaur Gazte Eguna ere bada Villabonako Santio festen barruan, eta hortaz, egitarau oparoa izango da jaien hirugarren egunean. Ikusi hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!