Lehen eguna egin du Villabonako Garagardo Azokak

Ataria 2019ko uztailaren 19a

Irrintzi elkarteak antolatzen duen XXIII. Garagardo Azokak atzo zabaldu zituen ateak, 18:00etan. Aurreneko egunean jantokia bete egin zen afaritarako.

27 garagardo mota dastatzeko aukera dago aurten, eta horrekin batera, jaki ezberdinak ere eskaintzen dituzte. Aurreikusi bezala, erruz gerturatu zen jendea azokaren lehen egunean.

Igandera arte egongo da zabalik azoka, 18:00etatik 01:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!