Santio Txapelketako lehen finalerdia gaur jokatuko da, 19:00etan

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 16a, 12:00

Santio Txapelketa iritsi da bere azken fasera. Eskuz binaka nagusi mailan jokatu den txapelketa honetan maila bikaina izan da eta balorazio oso positiboa egin beharrean da antolakuntza.

Ekainaren 18an hasi zen txapelketa eta hasierako 20 bikote parte hartzaileetatik azken zortziak geratzen dira. Lehen finalerdia gaur jokatuko da eta bigarrena ostegunean; biak, Villabonako Bearzana pilotalekuan.
 
Gaurko partidako protagonistak I.Egiguren-Esnaola eta Lertxundi-Aranalde izango dira. Ostegunekoak, Urmeneta-Elizeg eta Adonis Aranguren.
 
Gaurko partidaren aurretik, Behar Zanako kadeteen arteko lagunarteko partida jokatuko da. Alde batetik, Juanena-O.Aranburuk jokatuko dute eta bestetik Olasagastik eta Jauregik.
 
Azken urteetan bezala, Santio Torneoko  irabazleek Gabonetan jokatuko den eta aurtengoan VIII. edizioa izango duen Antton Pebeten Oroimenezkoan jokatzeko zuzeneko txartela lortuko dute.
 
Final hauek, uztailaren 28an, igandez jokatuko dira eta eskuzko partidekin batera, emakumezkoen pala txapelketako finalak eta gomazko palako finalak ere jokatuko dira.
 
Behar Zana taldeak, nagusien mailako txapelketaz gain eskuz binaka txapelketa herrikoiko, frontenis banaka eta aipaturiko txapelketak antolatu ditu Santio Jaiei begira.
 
Txapelketa hauen finalerdiak ere aste honetan izango dira:
 
Eskuz binaka herrikoia, Olaederra frontoian: Final laurdenak, gaur, uztailak 16 asteartea. Final erdiak uztailak 18an.18:30ean.
Frontenis banaka. Olaederra frontoian: Final laurdenak, uztailak 17. Final erdiak uztailak 19an.18:30ean. 
Emakumeen pala, Bear Zana frontoian: Final erdiak uztailak 19: 18:30ean.
 
Parte hartzea orokorrean handia izan da eta egunero pilotaz gozatzeko aukera izan da herriko pilotalekuetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!