XXXIX. Santio Krosa uztailaren 25ean lehiatuko da Villabonan

Ataria 2019ko uztailaren 11

Izen ematea dohain da; egunean bertan Zunbeltz Elkartearen inguruan edo aurrez 'herrikrosa.eus' webgunean.

Santio Krosa urteroko hitzordua bilakatu da Villabonan, Zunbeltz Elkarteak antolatuta udalaren babesarekin. Aurtengoa 39. edizioa izango da eta uztailaren 25ean lehiatuko da, ostegunez. Irteera, adinaren arabera, Zunbeltz Elkartearen aurrean emango zaio lasterketari. Ordutegiak ondorengoak izango dira:

  • Benjaminak, 10:30ean. Itzuli txiki bat egingo dute.
  • Alebinak, 10:45ean. Bi itzuli txiki egingo dituzte.
  • Infantilak eta kadeteak 11:00etan irtengo dira, 2,5 kilometroko ibilbide nagusiari itzuli bat emango diotelarik.
  • Juniorrak ere 11:00etan irtengo dira, baina hauek ibilbide nagusiari bi itzuli emango dizkiote, bost kilometro burutuz.
  • Proba nagusia, azkenik, 11:00etan aterako da. Beteranoak ere bertan izango dira. Hauek ibilbide nagusiari 3 itzuli emango dizkiote, 7,5 kilometro osatuz.


Maila bakoitzeko lehen gizonezko eta emakumeek saria jasoko dute.

Antolakuntzak azaldu duenez, parte hartu baino lehen azterketa medikoa egitea gomendagarria da. Horrez gain, lasterketak irauten duen bitartean, ordu bat gutxi gorabehera, ibilgailu guztientzat kaleak guztiz itxirik egongo direla azaldu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!