Denboraldi amaierako festa eta Elizegiri esker oneko hitzak

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 18a, 09:06

Larunbatean ospatu zen Billabona FKEren denboraldi amaierako festa. Taldea uzten duten jubenilei oroigarri bezala taldeko kamisetak eman zizkien.

Denboraldiari bukaera emateko ekainean bi egun berezi izaten dituzte Billabona FKE-ko kideek. Batetik, Manu Muriel Memoriala eta bestetik klubaren eguna.
 
Aurtengo klubaren eguna ekainaren 15an izan zen eta egun guztian zehar antolatu zituzten ekintzak. Goizean umeentzako jolasak izan ziren eta ondoren Villabonako Besamotza taldeko erraldoi, ipotxak eta buruhandiekin ibili ziren.
 
Eguerdian izaten den ekitaldi nagusian 360 pertsona elkartu ziren, denboraldiari bukaera emateko mahai inguruan. Bazkal ostean, urteko momenturik hunkigarriena iritsi zen: taldea uzten zuten jubenilei klubak kamiseta eman zien oroigarri gisa:
  1. Imanol Rodriguez
  2. Unai Redondo
  3. Oihan Jauregi
  4. Asier Ugartemendia
  5. Joseba Almorza
  6. Julen Crespo
  7. Ander Godoy
  8. Josu Hernandez
  9. Iñaki Hernandez
Ondoren 2018/19 denboraldiko jokalari erregularrenari eman zitzaien oroigarria alebin mailatik hasi eta prefente maila arte. Eta bukatzeko ekitaldi berezia iritsi zen, non 10 urtez jokalari moduan, 15 entrenatzaile bezala eta 10 urte zuzendaritzako presidentea izan den Mikel Elizegiri omenaldi xumea egin zitzaion. Billabona utzi eta Azpeitiko Lagun Onak ( 3.maila ) taldera doa bigarrengo entrenatzaile eta scauting lanak egitea. Billabona FKE familia guztiak eskerrak eman nahi izan dizkio Elizegiri urte luze hauetan burutako lanagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!